XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Pilotaz. BAIONAKO MODERNE TRINKETEAN

Larzabal - Etchart: 50 / Etchegoin - Bidabé: 41.

Larzabal eta Etchart-ek, galdua zuten 2 ponduz joan den astean Elissalde eta Sein-en kontra, eta aldi huntako partida hau behar zuten baitezpada irabazi, kanpo ez izaiteko.

Eta bi pilotariak arizan dira gogotik, lehen kintzetik undarreraino.

Etchart-ek egin du gaitzeko partida.

Aspaldian ez ginuen ikusia holako fleitean.

Larzabal-ek kintze guti galdu du eta bota andana bat sartu.

Galtzaleak lotu dira serioski 40-etarik goiti, bainan berantegi: Larzabal eta Etchart-ek bazuten orduan 18 kintzeren abantaila.

HELETAKO PLAZAN

Martinon - Dunat: 30 / Behengaray - Lissar: 18.

Udari buruz hasiko dira berriz pilota partidak gure herrietako plazetan, hala nola joan den igandean Heletako plazan.

Dunat-ek egin du gaitzeko partida: ez du kintzerik galtzen eta pilota gaixtoak ere oneratzen.

Martinon-ek ere kintze ederrak egin ditu.

Behengaray ez da oraino arras preparatua plaza libroko, ainitz partida egin du alabainan trinketean negu huntan.

AMATURREKIN. PLAZA LIBROKO XAPELGOA

Joan den igandean hasia du xapelgo hori eta bada aurten ere ainitz ekipa abiaturik 81 adinekoetan, 36 artekoetan, 39 gazteetan.

Nor izanen den xapeldun, holako ekipa andanaren artean? Hori geroak erranen.

Agian zonbait pilotari gazte berri aterako da sasoin huntan.

PILOTARIA.